CEP LUIS BRIÑAS SANTUTXU LHI

IKT Ikastetxeen heldutasun teknologikoaren eredua - Proyecto TIC

 
  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Home Ikt Zentroko Proiektua Diagnostikoa Irakasleen ezagutza maila antzemateko inkesta

Irakasleen ezagutza maila antzemateko inkesta

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Ikastetxeen Heldutasun Teknologikoaren Eredua ("IKT Ikastetxe-Eredua" Proiektua)

Irakasleen ezagutza maila antzemateko inkesta

Irakasleak

 Inkesta egiteko webgunea www.saretik.net/inkesta  da.

Irakasleek helbide horretara jo beharko dute inkesta betetzeko. Hasierako orrian azalpen orokorra ematen zaie eta dagokion botoia sakatuz gero inkesta betetzeko bidea ematen zaio. Lehenengo pantailan ikastetxea aukeratu behar dute. Ondoren, inkesta bera azaltzen zaie: izen abizenak idatzi behar dituzte Ikastetxeko Dinamizatzaileak pertsona bakoitzeko beharrak jakin ditzala; galdera bakoitzeko info botoia  sakatzean gai horri dagozkion edukiak ikusten dira. Bidali eta gero, emandako erantzunak jasotzen dituen orri bat ateratzen zaie non, botoien bidez, inprimatzeko edota orain arteko ikastetxeko estatistika ikusteko aukera daukaten.

Irakasleen ezagutza maila antzemateko inkesta

Ikastetxeen heldutasun teknologikoaren ereduan irakasleentzako 4 profila definitu dira. Lehenengoak, oinarrizkoenak, "IRAKASLEEN PROFILA IKT-AK GELAN ERABILTZEN" izena dauka. Inkesta honetan profil honen edukiei buruzko galderak egiten dira irakasleen ezagutza maila antzematearren.

Inkesta honen helburua hauxe da: IKT Dinamizatzaileari laguntzea irakasleen diagnostikoa egiterakoan. Inkesta honetan jasoko diren norbanakoen datuak ikastetxe bakoitzeko IKT Dinamizatzaileak bilduko ditu eta irakasleen prestakuntza nahiak eta beharrak ezagutzeko berak bakarrik erabili ahal izango ditu.

Halaber, inkestan jasoko diren datuen emaitza estatistikoak Berritzeguneko IKT Ahokulariek erabli ahal izango dituzte zonaldeko egoera hobeto ezagutzeko.

Inkesta egin

Oharra:

Inkesta guztiz irekita dago. Beraz, zuhur jokatu behar dugu URLa zabaltzerakoan. Hala ere, beti egongo da irakasleren bat nahita edo nahi gabe txarto edo behin baino gehiagotan beteko duena.

 

 

 



Comments

Show/Hide Comment form >> mesedez, logeatu zure erabilitzaile izena eta pasahitzarekin
Azken eguneratzea ( Asteartea, 2008(e)ko DECEMBER(r)en 30-(e)an 13:41etan )